Garai
Bizkaiko mendebaleko udalerria (Durangaldea). Garay du izen ofiziala. Mugak: iparraldean eta ekialdean Berriz, mendebalean Durango eta hegoaldean Durango eta Abadiño. Garaiera 308 m. 7,6 km2. 1997ko datuen arabera, 242 biztanle ditu (garaitarrak). Auzo nagusiak: Garai (herriburua), San Joan eta Goierri. Ibaizabal ibaira doazen erreka batzuk igarotzen dira bertatik. Euskara, bizkaiera. Hizkuntza banaketa, 1996an: 80 euskaldun, 134 ia euskaldun eta 583 erdaldun. Nekazaritza da bertako ekonomia jarduera nagusia (bazka landareak, barazkiak, behiak), langile asko inguruko lantokietan ari badira ere. Aipagarriak dira San Migel eliza (XVI. m.), San Joan Ebanjelaria parrokia (XVI m.), San Joan Bataitzailearen ermita (XVII. m.), Santa Katalina ermita (XVIII. mendean eraberritua) eta Garatikoa jauregia (XVI. m.).