Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

garagardo

iz. Edari bizia, garagar ale ernatuz egina. v Garagarraren edo beste laboreen malta irakitean sortzen da garagardoa. Garagardoak duten alkohol kopurua % 2tik % 6a bitartekoa izan ohi da, baina badira askoz ere gehiago dutenak. v Erdi Aroan monasterioetako fraideek batez ere egiten zuten garagardoa. Lehenbiziko garagar lantegiak Alemanian eraiki ziren XVII. mendean; gero Ingalaterran eta Belgikan egiten hasi ziren, eta azkenik mundu osoan.