Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gara

1999 urtean sortutako egunkaria, Baltasar Garzón epailaren aginduz poliziak 1998ko uztailean itxi zuen Egin egunkariaren ondorengoa. Gara egunkaria sortu aurretik Euskadi Información egunkaria kaleratu zuten hainbat hilabetez Egineko hainbat langilek, harik eta 1999ko urtarrilaren 2an Gararen 0 zenbakia Iruñean jendaurrean aurkeztu eta urtarrilaren 30ean lehenengo zenbakia salgai jarri zen arte. Gara egunkariak Donostian du egoitza nagusia.