Ganivet y García, Angel
Espainiar idazlea (Granada, 1865 - Riga, Letonia, 1898). Kontsul egon zen Anberes, Helsingfors eta Rigan. Dvina ibaira bota zuen bere burua, Rigan. “98ko belaunaldia” deritzon taldearen aitzindaria izan zen. Espainiaren etorkizuna zuen ardura nagusia. Bizi izan zen lekuetatik lan ugari bidali zituen, Granadara batez ere: Granada la bella (1895), Cartas finlandesas (1896), Hombres del Norte (1906). Bere aberriarekiko miresmena azaldu zuen Idearium español liburuan (1897). Eleberrietan zorroztasuna eta umorea erabili zituen: La conquista del reino de Maya por el último conquistador español Pío Cid (1897); antzerti lan bat ere idatzi zuen bertsotan: El escultor de su alma (1916).
- gangster
- Ganguren
- Gangutia Elícegui, Clara
- ganibet
- Ganimedes
- Ganivet y García, Angel
- ganora
- ganorabako
- ganoradun
- ganoragabe
- ganoragabekeria