ganga 1
iz. Anat. Aho sabaia. || Arkit. Luzetara edo zeharretara biribildu den sabaia. v Egiptoko eta Ekialde Hurbileko erikuntzetan azaldu ziren lehenengo gangak; zilindro erdiaren itxurakoak ziren. Antzinako horiek izan dira geroztikako gangen oinarri. Arkuaren funtzio bera bete dezake, baina luzea denean beste osagai batzuk erantsi behar zaizkio alboetan, pisuari eusteko. v Kanoi ganga. Elkarren paralelo diren bi hormen arteko espazioa estaltzen duen ganga, zilindro erdiaren itxurakoa. v Ertz ganga. Elkar ebakitzen duten eta angelu zuzena osatzen duten bi kanoi gangek eratua, puntu erdiko lau arkuk eutsia. v Ganga trenkatua. Elkarrekiko paraleloak diren goitik beherako bi plano parek ebakitzen duten hemisferioek osatua. v Pareta ganga. Zinbraren edo gangaren egituraren gainean planoan ezarritako adreiluz egindakoa.