Ganboa, Fernando de
Gipuzkoako Olaso etxeko jaun eta ahaide nagusia. Unzuetatarren etxeari su eman zion 1420. urtean bertan 12 gizon zeudela. Urte berean Lazkanotarren etxera joan eta bertan hamabi urte zituen Martin Lopez Lazkanokoari burua moztu eta beste hamar gizon-emakume hil zituen. Itzuleran Beasaingo Yarza etxeko jaunak eraso zion, eta 150 gizon eta arma ugari galdu zituen Fernando Ganboak. Unzuetatarrek alde eragin zioten bi urte geroago Akundiako gudu latzen ondoren.
- Gambia
- Ganbier uharteak
- ganbil
- ganbiltasun
- Ganbo
- Ganboa, Fernando de
- Ganboa, Martin Ruiz de
- Ganboa
- Ganboako hermandadea
- Ganboako leinua
- ganboar