Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gallarta

Bizkaiko Abanto udalerriko herria (Ezkerraldea). 5.300 biztanle. Euskara eta gaztelania izan dira eskualdeko hizkuntzak, baina gaztelania nagusitu zitzaion euskarari XVII. mendeaz gero. Meatze herria izan da. v Historia. Bertako burdin meatzeen ustiakuntzari lotua da Gallartako herriaren historia. 1870 ondoko urteetan hasi ziren bertako meatzeak teknologia modernoez ustiatzen eta hamar urte baino lehen milaka langile, Bizkaitik kanpokoak gehienak, ari ziren lanean bertan. 1896. urtean sortu zen Gallartako lehen sozialista taldea eta komunisten eraginpeko herri garrantzitsua izan zen 1921. urtetik aurrera. Gallartan jaio zen Dolores Ibarruri buruzagi komunista ospetsua.