Erromako enperadorea 251tik 253a bitartean (Umbrian 253an hila). Jeneral egon zen Mesian. Dezio enperadorea saldu zuen, eta barbaroekin tratuak egin zituen. Emilianok bere burua enperadoretzat hartu zuen eta haren kontra egitera zihoala hil zuten Galo.