Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galderna

iz. Zool. Afidoen familiako intsektu txikia (Macrosiphon rosae). Landare zorri izenaz ere ezaguna da. Kolorez berdeak dira gehienak. Arrosaren hostoetan ikusi ohi dira, batez ere. Negua landare baten babesean pasa duen arrautzetik hegorik gabeko intsektu emea jaiotzen da; hark larba batzuk egiten ditu eta larba horietatik eme hegogabeak eta eme hegodunak ateratzen dira. Eme horiek beste larba batzuk egiten dituzte, gero ar hegodunak eta eme hegogabe erruleak sorrarazten dituztenak. Emeek negua landarean pasatzen duen arrautza erruten dute berriro.