Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galapago

iz. Zool. Kelonioen ordenako testunidoen familiako narrastia, dortokaren antzekoa, emidido ere deitua. Oskola biribil luzarana eta zapala du. Hanketako behatzak igeri mintzez lotuak ditu; burua eta hankak oskol barruan gorde ditzake. Galapago gehienak ur gezatakoak dira. v Europako galapagoa (Emys orbicularis). Berde beltzarana izaten du oskola, orban horiduna. 18 cm inguru luze izaten da. Europako erdi-ekialdean eta Asiako mendebalean bizi da. v Kaspiar Itsasoko galapagoa (Clemmys caspica). Oso oskol zapala izaten du, oliba koloreko gandor bat duena aurretik atzera. Sabelaldea horia du, orban beltzekin. 20 cm inguru luze da. Kaspiar Itsasoan eta Persiako Golkoan bizi da.