Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gaizkata

iz. Zool. 2 m inguru luzeko arrain luzarana, bizkarraldea arrea eta sabela zilarkara dituena (Acipenser sturio). Badira 3 m luze egiten direnak eta 200 kiloko pisua hartzera iristen direnak. Itsasoan bizi da, azpiko lohi eta hondarretan, baina migratzerakoan, martxo aldera, gora ateratzen da eta sardo handietan migratzen du. Ibaian gora bide luzea egin ondoren arrautza pila handia jartzen du, gelatinazko mintzez bildua eta elkarri itsatsia, eta berehala itsasora itzultzen da. Sukaldaritzan oso aintzat hartuak dira arrautza horiek (kabiarra), eta baita gaizkata beraren haragia ere. Ozeano Atlantikoan, Mediterraneoan, Baltikoan eta Ipar Itsasoan bizi da.