Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gadolinio

iz. Kim. Lur arraroen saileko metala, zurixka edo horixka (Gd; at.-z. 64; at.-m. 157,25). Gadolinitan azaltzen da oxido eran. Marignac suitzar zientzialariak bakartu zuen 1880an, baina gadolinita aurkitu zuen Gadolin finlandiar zientzialariaren izena darama. Gadolinioa elektronikan erabiltzen da, eta gadolinioa duten gaiak, berriz, katalizatzaile gisa.