furnarido
izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. Habiari ematen dioten egituragatik daramate izena, labearen antzekoa, luzexka eta sarrera alboan duena egiten baitute. Kolorez grisak edo gaztaina kolorekoak dira arra eta emea. Moko mehea izaten dute. Asiako eta Afrikako hegoaldean bizi dira.