Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

funtzionalismo

iz. Arkit. Eraikuntza baten egiturak helburu jakinetarako prestatutakoa izan behar duela (erabilgarritasuna, ekonomia…) eta ez diseinatzaileak aurretik buruan dituen ideien araberakoa aldezten duen arkitektura joera. Parisen sortu zen joera hori 1900. urte inguruan, eta arkitekturan indartu zen batez ere (Le Corbusier, Van der Rohe, Gropius…).  v  Hizkl. Hizkuntzaren ikerketa egiteko metodoa, hizkuntzaren funtzio nagusietan oinarritzen dena. ik. funtzio. Pragako eskolako hizkuntzalariak dira funtzionalista ezagunenak. Zenbait hizkuntzalarik estilistikara eta literatura kritikara egokitu dituzte funtzionalismoaren ideiak.  v  Psik. Estatu Batuetan XIX. mendean sortu zen psikologia joera. Adimenaren ahalmenetan oinarritu zituen ikerketak. Estrukturalismoaren eta ondoren sortuko zen behaviourismoaren arteko zubia izan zen.