Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

funikular

iz. Teknol. Malda handietan (% 10 baino gehiagokoetan) ibiltzen den mendiko garraiobidea. Airekoa (teleferikoa) edo lurrekoa izan daiteke. Funikularrak lurralde menditsuetan erabiltzen dira jendea turismo lekuetara eramateko batez ere; neguko kirolak direla eta asko hedatu dira. Torres Quevedo Santanderko ingeniaria (1852-1936) izan zen funikularraren asmatzailea. Hark egin zuen Donostian Ulian izan zena, Niagarako ur-jauzietakoa bezalakoa, txikiagoa bazen ere.