Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fotolitografia

iz. Marrazkiak, irudiak… litografia harri batera edo offset-eko metalezko xafla batera igarotzeko egiten den argazki prozedura. Jatorrizko irudiaren negatiboa egiten da lehenik, eta paper berezi baten gainean argitan uzten da gero. Ondoren marrazkiari kolorea eman eta litografia harri baten gainean jartzen da. Gaur egun batez ere offset-eko xafla metalikoak erabiltzen dira, eta negatiboa zuzenean xafla horietan jartzen da. || Prozedura horren bidez ateratako irudia.