Fittipaldi, Emerson
Brasildar automobil gidaria (Sao Paulo, 1946). Gaztetatik sortu zitzaion automobiletarako zaletasuna. 1970ean Lotus taldean sartu zen auto gidari bezala, eta laster hasi zen Europako lasterketetan nabarmentzen. Formula 1eko mundu mailako txapelduna izan zen 1972. eta 1974. urteetan. 1980an profesionalen lasterketetatik aldendu zen, baina lau urte geroago CART (Championship Auto Racing Teams) zirkuituko lasterketetan hasi zen. 1989an CART lasterketa irabazi zuen, eta 1994an Indy formulako bigarrena izan zen Indianapolisen.