Fidalgo Blanco, Ismael
Bizkaitar pintorea (Garape, 1928). Bilbon eta Madrilen egin zituen margolaritza ikasketak. Erakusketa askotan parte hartu du, eta sari ugari jaso du. Ikuspegiak eta horma-pinturak landu ditu batez ere. Obra nagusiak: Barcas en el río (1956), Río galindo, Sestao y Río de Simondrogas (1960), Retrato del poeta Mario Angel Marrodán (1961), Saltacaballos y Paisaje de Ortuella (1970), Camino de Triano (1974) eta Ujue (1975).