Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fedayin

(Arab. fida’iyyun «salbatzaileak») iz. Palestinaren askatasunaren alde diharduten gudu taldeetako kidea. Israelgo estatuaren eta arabiarren arteko gatazkak hasi zirenetik (1949) ari dira fedayinak israeldarren aurkako etengabeko borrokan. Hasieran, gehienbat Gaza aldean bazeuden ere, Jordania, Libano eta Siriara jo behar izan zuten 1967ko porrotaren ondoren, Israelek hartu zituen Palestinako lurraldeetako zibilekin batera.