Faltings, Gerd
Alemaniar matematikaria (Gelsenkirchen-Buer, 1954). Doktoregorako ikasketak Münster-eko Unibertsitatean egin zituen, eta 1978ean lortu zuen titulua. Hurrengo urtea Harvardeko Unibertsitatean (Estatu Batuetan) eman zuen ikerlanean. 1979an Alemaniara itzuli zen eta Wuppertaleko Unibertsitateko matematika irakasle izan zen. 1985ean Princetongo fakultatean lan egiteko hartu zuten. 1983 urtean zehar, Mordell, Shafarevitx eta Tateren konjeturak frogatu zituen Faltingek. Urte berean Danny Heinemen saria jaso zuen Göttingengo Zientzien Akademiaren eskutik, eta 1986an Fields domina jaso zuen Berkeleyko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan. Mordell konjetura frogatu izanagatik eman zioten, batez ere, domina hura; horretarako geometria aljebraikoko metodoak erabiliz zituen Faltingsek. Bestalde, Andrew Wilesek frogatutako Fermaten Azkeneko Teorema ere landu zuen.