Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fabre, Louis Marie Hyacinthe

Euskal itzultzaile eta gramatikaria, Bonaparte printzearen laguntzailea (Ainhoa, XIX. m.). Aduanako langilea zen. Asteteren kristau dotrina itzuli zuen goi-nafarreratik Ainhoako lapurterara 1853. urtean, Bonaparte printzeak eskatuta. Bestelako obrak: Guide de la conversation français-basque (1862), Antonio le Navarrais (1868), Lettres labourdines (1869) eta Dicctionnaire français-basque (1870). Euskal gramatika bat eman zuen argitara 1873an.