Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fabo, Pedro

Nafarroako agustindar errekoletoa eta misiolaria (Martzila, 1873 - Erroma, 1933). Bogotako unibertsitatean egin zituen eliza ikasketak. Literatura genero bat baino gehiago landu zuen. Ospe handia hartu zuen El doctor Navascués, Corazón de oro, Amores y Letras eta El joven del talento y del amor eleberriei esker. Poesiaren alorrean Ruiseñores obra eman zuen argitara. Aipaturikoez gainera, Rufino J. Cuervo y la lengua castellana (hiru liburuki), El convento de San Millán, Los agustinos recoletos y la francesada, Historia de Marcilla (1917), Historia de la Orden de los Agustinos Recoletos (hiru liburuki, 1919), La juventud de San Agustín, Púlpito y tribunal (bi liburuki) eta Episodios de un misionero monografiko historikoak eta biografikoak plazaratu zituen. Agustindar errekoletoen ordenako zuzendari nagusia zela hil zen Erroman 1933. urtean.