Fabian Society
Ingalaterrako elkarte sozialista, 1883an sortua. Ideal moral bat oinarritzat harturik, gizartea eraberritzeko asmoa zuen Fabius Cunctator-en metodoei jarraituz. Marx-en teoriak gaitzesten zituen. 1900ean Trade Unions-ekin elkarturik, langileen alderdiaren sorreran azaldu zen, eta gaur egun oraindik eragin handia du alderdi horretan, elkarte horretatik hautatzen baitituzte diputaturik gehienak. Idazle, ekonomialari, intelektual eta artista ugari izan dira elkarte horretakoak; esaterako, G. B. Shaw, H. H. Wells, Sidney eta Beatrice Webb.