Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eztainu

iz. Metal zuri grisaxka, 232°C-tan urtzen dena, erraz xaflatzen dena (Sn: at.z. 50; t.-m. 118,7). Urak ez du aldarazten, ez aireak, eta ezta azido ahulek ere inguruko tenperaturan. Hiru alotropiatan azaltzen da: erronboa (zuria), tetragonoa (zuria) eta kuboa (grisa). Lurrazaleko harkaitzetan kasiterita gisa ageri da (SnO2). Burdina eta zenbait aleazio estaltzeko erabiltzen da. Eztainuaren aleazioen artean brontzea (eztainuz eta kobrez osatua) da aipagarriena, historian zehar izan duen garrantziagatik eta gaur egun ere asko erabiltzen delako. Eztainua gehienbat latorria egiteko erabiltzen da, azken urteotan erabilera horrek behera egin duen arren. Soldadurak egiteko ere erabiltzen da eta metalen estalki gisa ere bai. Eztainua gehien saltzen duten herrialdeak Malaysia, Bolivia, Thailandia, Indonesia, Nigeria eta Zaire dira, eta erosleak, berriz, Estatu Batuak, Japonia eta Britainia Handia.