Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezkurra

Nafarroako ipar-mendebaleko udalerria (Malerreka, Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Zubieta, ekialdean Eratsun, mendebalean Leitza, eta hegoaldean Basaburua. Goratasuna 557 m. Hedadura 23,4 km2. 1998ko datuen arabera, 252 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (ezkurrarrak). Izen bereko ibaia igarotzen da herriaren eskuinaldetik. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 99. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (artoa, landare lekadunak, patata, bazkarako landareak, ardi eta behi azienda) eta industrian (zurgintza, janari industria) oinarritzen da. Hala ere langile asko Leitzako papergintzara hurbiltzen da. Oinarrizko zerbitzuez horniturik ez dagoenez (eskolak, zerbitzu profesionalak, kutxak), Ezkurrako biztanleek Leitzara jo behar izaten dute maiz.  v  Bidasoa ibaiaren eskuinaldeko adarra.  v  Leitza eta Ezkurra artean dagoen mendatea (720 m). Ezkurra eta Leitza ibaien banalerroa osatzen du.