Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ez

iz. Ezezkoa. || Ezezko esaldi baten ordain den partikula, galdera bati erantzutean erabiltzen dena. || Ezezko esaldiaren marka. || -ik eza. Lanik eza, gauza tristea. || Ez adituarena egin. Entzungor egin. || Ez bezala. Ni, Orixe ez bezala, Galileo ondokoa naiz. || Ezean. a) Oker txarren bat izan ezean: izaten ez bada. b) (Batez ere -(r)ik deklinabide atzizkiaren eskuinean). Besterik ezean: besterik ez zegoelarik, besterik egin ezin zitekeelarik. || Ez entzunarena egin. Entzungor egin. || Ez eta… ere edo ezta (… ere). (Ezezko esaldietan). Ezta. (Gehienetan ere hitzaz, nahiz ondo ondoan, nahiz esaldiaren azkenean). Gaur ez da etorriko, ez eta bihar ere. || Ez… ez… (Ezezko esaldietan). Ez naute gibelarazten ez haizeek, ez euriek. || Ez ezagunarena egin. Zure lagunak ez ezagunarena egin dit gaur kalean. || Ez eze. Ez ezik. || Ez ezen. Ez ezik. || Ez ezik. Ez bakarrik… baita ere… Gau batean ez ezik, urte guztian loa galarazteko gertaerak. || Ez ikusiarena egin. Ikusiari ez ikusiarena egin diozula.