Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Exodo

Erl. Hebrearren abiatzea Egiptotik Jainkoak agindutako lurralderantz, Moises buru zutela. || Bibliaren bigarren liburua. Bertan Moisesen deia eta hark faraoiaren aurrean esandakoak, israeldarrak Egiptotik abiatzea, basamortuan zehar egindako ibilibidea, Sinaiko ituna eta hamar aginduak, urrezko zekorraren gurtzea eta tabernakuluaren eraikitzea kontatzen dira. 40 kapitulu eta 1211 bertso ditu. Tradizioak dioenez, Moises da Exodoaren egilea.