Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etzakit

Gipuzkoar trikiti taldea, Xabier Solano eta Jon Mari Beasainek osatua. Hainbat trikiti txapelketatan aritu eta irabazi ondoren, dantzaldietan jotzeko talde bat osatzea erabaki zuten. Horretarako beste bi musikari bilatu zituzten: bateria-jotzailea eta bajista. 1996. eta 1997. urteen artean bi maketa grabatu zituzten eta 1998an lehen diskoa argitaratu zuen taldeak. Disko hori aurkeztuz, Euskal Herritik kanpora ere aritu ziren, New Yorkeko Euskal Etxean eta Sabadellen. 1999an Euskadi Gaztearen Abesti Onenaren saria eskuratu zuten “Zergatik ez?” kantuarekin. 2000. urtean kaleratu zuten bigarren lana, Goiz edo noiz izenekoa.