Etxeita Luzarraga, Jose Manuel
Bizkaitar itsasgizon eta idazlea (Mundaka, 1842 - Mundaka, 1915). Larrinaga y Cía konpainiaren ontzietan itsasoratu zen, eta bertako konpainiako kapitain ikuskatzailea izan zen. Enpresako zuzendari bihurtu zen Manilan eta kargu guztiz garrantzitsuak bete zituen aurrerantzean, Manilako alkatetza, besteak beste. Jaioterrira itzulitakoan itsas astronomia eta euskal literatura lantzeari ekin zion. Obra nagusiak: Mari Jesus ta Iru artzañak (1908), Josecho (eleberria, 1909), Jayoterri maitea (eleberria, 1910), Itxasoa (poesia, 1912), Au, ori ta bestia (1913), etab. Euzkadi egunkarian eta beste euskal aldizkarietan eman zituen argitara bere artikulu gehienak.
- Etxegarai Korta, Karmelo
- Etxegarate
- etxegile
- etxegintza
- Etxegoien
- Etxeita Luzarraga, Jose Manuel
- etxejabe
- etxekalte
- etxeko
- etxekoandre
- etxekoi