Etxeberria Monteberria, Juan José
Gipuzkoar ikertzailea eta ekonomista (Donostia, 1935). Deustuko Unibertsitate Komertzialean lizentziatua ekonomian. Zuzenbide lizentziatura ere eskuratu zuen Deustuko eta Valladolideko Unibertsitateetan. Elgoibarko Makina-Erreminten Elkargoko zuzendaria (1960-1961), Banco de Bilbao banketxeko zerbitzu zuzendaria eta azpikontulari nagusia (1961-1969), Bilboko Banku Industrialeko zuzendari nagusia (1969-1975), Bankoako kontseilariordea eta lehendakaria (1975-1988), Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipaleko lehendakaria (1988-1990), Kutxako Txandakako lehendakari (1991) eta Donostiako Orfeoiaren lehendakaria (1984-1990). Gaur egun Luzaro erakundeko lehendakaria da (1992), Bankoako lehendakariordea (1997), ESTEko MBAren zuzendaria, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean (1994) eta enpresen estrategian aholkulari. Eusko Ikaskuntzako diruzain izan zen 1978tik 1991ra.