Etxabe Orobengoa, Juan Jose
ETA. euskal erakunde armatuko zuzendari ohia (Arrasate, 1938). ETA.-ko lehen ekintzaileetako bat izan zen eta Ipar Euskal Herrira jo behar izan zuen ihes 1963. urtean. Beihl kontsul alemaniarraren bahiketa agindu eta egin zuen Burgosko Auziaren garaian (1970eko abendua). 1971. urtean utzi zuen ETA. erakundea. 1976. urtean Gipuzkoara itzultzeko prestatzen ari zela, atentatu bat jasan zuen bere emazte Agurtzane Arregirekin batera. Emaztea hilik suertatu zen eta Juan Jose Etxabe larriki zauriturik. Atentatua Espainiako poliziaren inguruko zerbitzuek egin zuten.
- Etulain
- Etura
- Etxabarri
- Etxabarri-Dibina
- Etxabarri-Urtupiana
- Etxabe Orobengoa, Juan Jose
- Etxabe, Alfredo
- etxabe
- etxabizitza
- Etxaburu, Aitor
- Etxaburu Etxaburu, Jose Maria