Eszebola, Kaio Muzio
(Lat. Caius Mucius Scaevola). Antzinako erromatarra (K.a. VII- VI. mendeak). Gazte zela, Porsenaren oste etruriarrek Tarkinio Harroa tronuan berriro jartzeko asmotan Erromako hiria inguratu zutenean, etsaien lerroak igaro zituen setiatzailea hiltzeko. Baina haren ordez, ofizialetako bat hil zuen; eta bere okerra ikustean, eskuineko eskua sutan erre zuen etruriarraren heriotzaren ordainetan (scaevola «ezkerra» da latinez).
- esturnido
- estutasun
- estutu, estu(tu), estutzen
- estutze
- esuro
- Eszebola, Kaio Muzio
- eszena
- eszenategi
- eszentriko
- eszentrikotasun
- eszeptiko