Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estuardo

edo Stewart. Eskozia eta Ingalaterrako errege familia. Alan Fitzflaad-ek eman zion hasiera leinuari XII. mendean, eta haren ondorengoek Stewart (seneskal) titulua hartu eta gorde zuten. 1701eko Sorkuntzako legeak, Ingalaterrako erregetza protestanteen eskuetan jartzean, Jakueri eta haren seme Karlos Eduardori erregetzarako bidea moztu zien. Hala ere jakobotarren istiluak 1807an azken oinordekoa hil zen arte hedatu ziren.