Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

estelioi

iz. Zool. Agamidoen familiako narrastia, muskerraren itxurakoa, isatsean ezkata arantzadunak dituena (Agama stellio). 30 bat cm izaten da luze, isatsa ere hartuta. Kolorez grisa da, baina orban ilunak eta horixkak ere izaten ditu. Intsektuak, armiarmak eta beste animalia txiki batzuk jaten ditu. Europako agamidorik ezagunena da. Europako hego-ekialdean, Asia Txikian, Sirian, Palestinan eta Egipton bizi izaten da.