Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estébanez Calderón, Serafín

Espainiar idazlea eta politikaria (Malaga, 1799 - Madril, 1867). Katedradun, diputatu, senatore eta Gerra eta Itsas ministro izan zen. Poesia, eleberri historikoa eta kazetaritza landu zituen. Bere obren artean aipagarriak dira Poesías (1831), Cristianos y Moriscos (1838) eta Sobre la invasión de Portugal en 1580 (1858).