Eztebe IIa
92. Aita Santua 752-757 urteetan. Erromatarra zen. Pepin Laburra errege frankoa koroatu zuen eta ordainetan Ravennako exarkatza, Pentapolisko bost hiriak eta Korsikako uhartea jaso zituen, frankoak lonbardiarren aurrean nagusitu ondoren. Lurralde horietan egituratu ziren Elizaren Estatuak.