Esau
Bibliako pertsonaia. Isaak-en eta Rebekaren semea eta Jakoben anaia nagusia. Azken horri premutza saldu zion dilista platerkada baten truke, gose zen egun batean. Jakobek anaiaren lekua hartu zuen, Isaak, zaharturik eta ia itsuturik, bere primua bedeinkatu nahi izan zuenean. Esauk anaia hil nahi izan zuen, baina Jakobek Mesopotamiara egin zuen ihes. Edom ezizenaz ere deitzen zaio, eta edomiten aurretikotzat hartzen da.