errotifero
iz. Zool. Gorputza biribila, zapala, poltsa baten edo har baten gisakoa izaten den ornogabea. Oso txikia da (1 mm inguru). Gorputzeko pareta azal mehea da, eta batzuetan eraztunetan zatitua izaten du; atzealdean duen oin estu atzeragarria eta apendizeduna lurrari lotzeko baliagarria zaio. Aurrealdeko betile mototsak koroa bat (edo bi) eratzen du, birakaria, jateko eta higitzeko erabiltzen duena. Organismo txikiak, oskoldunak eta algak janez elikatzen da. Errotifero batzuk ur gezatan bizi dira, gazitan beste batzuk, eta baita lehorrean ere, goroldioetan edo likenetan; beren kasa edo bizkarroi gisa, bakarrik edota taldetan. Emea arra baino handiagoa izaten da; aurraultze mota bi egiten ditu; horietako bat espermaz ernaltzen da, baina beste arrautzetik banako berria sortzen da ernalketarik gabe ere.