Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erretina

iz. Anat. Begi globoa osatzen duten hiru mintzen artean barrukoena. ik. begi. Esklerotika eta koroidea dira besteak.  v  Nerbioz osatutako mintz sentikorra da erretina; bertan antzematen zaio argiari, eta osatzen da gauzen irudia. Erretina begi nerbioaren bitartez lotzen da garunaren ikusmenguneekin. Zenbait mintzez osatua dago, baina horietako batek besterik ez du argia sentitzen, horretarako zelula bereziak baititu. Zelula horiek bi eratakoak dira: makilatxoak eta konoak. Bai egituran eta baita zereginean ere bereizten dira; argi mota desberdinak antzematen ditu zelula mota bakoitzak. Makilatxoak nagusi dira gauean dabiltzan animalien begietan; gizonari gauez ikusteko baliagarri zaizkio. Konoak nagusi dira, berriz, batez ere egunez dabiltzan animalien begietan, gizona tartean, eta ikusmen zehatzerako eta koloreen bereizketarako beharrezkoak dira.