Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erremolatxa

iz. Heg. Baratze landare hosto-handia, sustrai mamitsua duena; delako sustraia (Beta vulgaris).  v  Lehenengo urtean sustrai gozo mamitsua ematen du, eta bigarrenean hazia botatzen du. Hiru dira gehien ereiten direnak: baratz-erremolatxa, barka-erremolatxa eta azukre-erremolatxa. Baratzekoak mami gorria du. Sororakoak sustrai handi eta azukre gutxikoa izaten du; badira hainbat mota: Eckendorf-ko zuri handia, Barres-ko horia, etab.  v  Marggraf-ek aurkitu zuen 1747an erremolatxaren sakarosa, eta ordutik hona asko zabaldu da azukrea erremolatxatik ateratzea. Errusian, Frantzian, Alemanian, Polonian, Italian eta Estatu Batuetan lantzen da batez ere.