Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erregulatzaile

iz. Teknol. Erregulatzen duena; irteerako magnitudearen balio iraunkorra kontrolatzeko edo egokitzeko sistema edo tresna, balio hori aldarazi dezaketen arrazoiak edo trabak baztertzen dituena. Egituraren arabera mekanikoak, pneumatikoak, hidraulikoak, termikoak, elektrikoak edo elektronikoak izan daitezke. Erlojuaren erregulatzailea: penduluaren mugimenduak berdintzen dituena. Tenperatura erregulatzaileak, presio erregulatzaileak, lastertasun erregulatzaileak.