Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

errege-suge

iz. Zool. Kolubridoen familiako zazpi suge motatako edozein (Lampropeltis). Kanadako hego-ekialdetik ekuatoreraino bitarteko toki askotan bizi da. Beste sugeak jaten dituelako, pozoidunak barne, du izen hori. Hiltzeko, sugeak gorputzaz inguratu eta estu-estu egiten ditu. Gainerako sugeen pozoiak ez dio kalterik eragiten. Ugaztun txikiak, anfibioak, txoriak eta haien arrautzak ere jaten ditu. Geldo samarra da herrestan; 10 bat arrautz erruten ditu aldiko, eta arriskuan dagoenean etsaiari jazartzen zaio, baina baketsua da bestela. Kolore biziko zerrendak ditu, eta ezkata leunak eta mailakatuak; 1,2 metro izaten da luze gehienez, eta buru eta buztan txikiak ditu.