Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erratzu

Baztan Ibarra udalerriko herria, Baigorritik banatzen duen Izpegiko mendatearen ondoan (Nafarroa). 540 biztanle. Erratzuko barrutian sortzen da Baztan ibaian ura isurtzen duen erreka nagusietako bat. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak % 80. Espainiako eta Frantziako estatuen arteko muga herria da. Aipagarria da Karlos II.a Gaiztoa Nafarroako erregeak XIV. mendean sortu zuen Etxebeltz etxea.  v  Historia. Frantziako Iraultzaren ondoren, Baigorriko jende asko igaro zen Erratzutik Baztan aldera eta bertako haur asko Erratzuko elizan bataiatu zituzten. 1913an, kalte handiak eragin zituen uholde batek, Baztan eta Bidasoaldeko beste herri askotan bezala.