Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erraldoi

iz. Izugarri hazi den pertsona. ◊ Mitologiako izakia, guztiz handia eta indartsua. ◊ Herri jaietan ateratzen den kartoizko irudi handia. ◊ izond. Bere motakoak baino askoz ere handiagoa dena.  v  Erraldoi eri. Med. Hipofisiaren aurreko guruinak behar baino hormona gehiago isurtzea eragiten duen eritasuna; adin, mota eta arraza berekoen artean ohikoa dena baino gehiago haztea ezaugarri duena. Zango hezurrak dira gehien hazten direnak baina hazkuntza eratsua izan ohi da organo guztietan, nahiz eta batzuetan sexu organoak haur batenak bezalakoak izaten dirauten. Nerabezaroko edo gazte garaiko eritasuna da hau, eta mutilen artean izaten da batez ere. nIzar erraldoia. Astr. Oso izar handia, duen masa eta tenperatura izateko erradio oso luzea duena. Bi motakoak izan daitezke, argitasun eta tenperatura gorabeheren arabera: superrerraldoiak eta erraldoiak. Horietako izar batzuen argia Eguzkiarena baino ehunka mila aldiz handiagoa izaten da: masa Eguzkiarena halako 10 edo 30, eta bolumena 1.000.000tik 10.000.000ra handiago. Trinkotasun txikiko izar lausoak dira beraz.