eritroblastosi
iz. Biol. Odoleko eritroblastoen kopurua handitzea. Berez ez da gaixotasuna (umekiaren eritroblastosia izan ezik), zenbait gaixotasunek izaten duten ezaugarrietako bat baizik; leuzemiak, eritremiak eta anemiak esate baterako. v Umekiaren eritroblastosia. Amaren antigorputzek jaioberriaren globulu gorriak suntsitzea du ezaugarri nagusi, jaioberriaren Rh-a positiboa eta amarena negatiboa denean gertatzen den bezala. Arazo honek duen sendabide bakarra umearen odola aldatzea izaten da.