Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erik

Suediako hainbat erregeren izena.  v  Erik IX.a. Jedvardsson, santua. 1150-1160 bitartean izan zen errege (1160an Upsalan hila). Suediako iparraldea kristautu zuen eta finlandiarrei kristautasuna ezarri nahi izan zien.  v  Erik Segersäll (Garailea). 994. urtean hila. Olaf anaiarekin gobernatu zuen hasieran. Olaf hildakoan, Styrbjörn Starke, haren semea, erregearen aurka altxatu zen, Danimarkako erregeak lagunduta. Matxinatuak Uppsalan menderatu ondoren, Danimarkaz jabetu zuen Erik Segergällek.  v  Erik X.a. Knutsson. 1210-1216 bitartean izan zen errege (Visingsön hila, 1216). Erik IX.aren biloba. Aita Santuak (Inozentzio III) onartu zuen Suediako lehen erregea izan zen.  v  Erik XI.a. Eriksson (Herrena). 1222-1250 bitartean izan zen errege (1216-1251). Erik X.aren semea eta ondorengoa. Folkungar etxearen aurka borrokatu zen, baina bera hildakoan familia horren esku geratu zen Suediako koroa.  v  Erik XII.a. Magnusson. 1356-1359 bitartean izan zen errege (1339-1359). Magnus VII.a Eriksson aitaren eta Haakon VI.a anaiaren kontra borrokatu eta garaipena lortu zuen. Familiarekin batean hil zen, izurrite batean.  v  Erik XIV.a. 1560-1568 bitartean izan zen errege (Stockholm, 1533 - Örbyhus, 1577). Gustavo Vasaren semea zen. Danimarkak, Poloniak eta Lübeckek sinaturiko hitzarmenaren kontra guduari ekin zion (1563-1570). Nekazari baten alabarekin ezkontzeak, agintean zituen kuttunek eta egin zituen hilketek herriaren aurrean gorrotagarri bihurtu zuten, eta Joan III.a bere anaiaren mesedetan erregetza kendu eta espetxeratu zuten (1568). Kartzelan hil zuten. August Strindberg idazle suediarrak antzerkira eraman zituen Erik XIV.aren izaera eta bere bizitzaren amaiera tragikoa (Gustave Vasa, Erik XIV, 1899).