Erie aintzira
Estatu Batuen (Michigan, Ohio, Pennsylvania, New Yorkeko estatuak) eta Kanadaren (Ontarioko lurraldea) arteko aintzira. 25.800 km2 ditu, 387 km luze, 91 km zabal batez beste eta 27 m sakon. Detroit eta Saint Clair ibaiek lotzen dute Huron aintzirarekin eta Niagara ibaiak Ontario aintzirarekin, ur-jauzi ospetsuak eratzen diren gunean. Ertzetako portuen artean aipatzekoak dira Buffalo, Cleveland, Toledo, Erie eta Sandusky. Erieko ubideak (590 km) Buffalo, Albany eta Hudson ibaiaren ertzean dagoen Troy hiria lotzen ditu; Hudson ibaiak elkartzen du Troy hiria New Yorkeko portuarekin.
- Erice
- Erice
- Erickson, Arthur Charles
- Ericsson, John
- Eridu
- Erie aintzira
- Erie ubidea
- Erie
- erietxe
- erigarri
- Erigena