Erice Cano, Javier
Nafarroako politikaria (Iruñea, 1928). Medikua. Iruñeko alkatea izan zen 1975-1977 bitartean. 1977ko hauteskundeetan, UNAI (Unión Navarra Autónoma de Izquierda) taldeko zerrendaburu izan zen, baina boto batzuen aldeagatik ez zuen diputatutza eskuratu. Hego Euskal Herriko batasunaren alde agertu da beti.