Erhard, Ludwig
Alemaniar politikaria (Fürth, 1897 - Bonn, 1977). Ekonomiako irakaslea eta nazismoaren aurkaria. 1949an Parlamenturako hautatu zuten eta handik bi urtera Ekonomia ministro izendatu zuen Adenauerrek. Liberalismo ekonomikoaren aldeko sutsua izan zen eta «Alemaniaren mirariaren aita» deitu zioten. 1963an kantziler hautatu zuten, Adenauerren ondorengo, baina alderdi demokristau barruan izan ziren tirabiren ondorioz, utzi egin behar izan zuen kargua; Kurt Georg Kiesingerrek hartu zuen haren lekua 1996an.