Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ergoiena

Nafarroako mendebaleko udalerria (Aranatzaldea, Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Arbizu eta Uharte-Arakil, ekialdean Satrustegi eta Beriain mendia, mendebalean Etxarri-Aranatz, eta hegoaldean Urbasako mendialdea. Goratasuna 587 m. 41,64 km2. 1998ko datuen arabera, 482 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (ergoiendarrak). Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Lizarraga –herriburua–, Dorrao eta Unanua. Leziza eta Eraga errekak igarotzen dira bertatik. Euskara, gipuzkera, Burundako mintzaira; euskaldunak, % 99. 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Langile gehienak Etxarri-Aranatz eta Irurtzungo lantegietan ari dira lanean.  v  Historia. Ergoiena Etxarri-Aranatzen mende egon zen 1504. urtera arte.